Euskaldunak

Euskaldunak

erro eta itxaropen

Aurkenerena Barandiaran, Joseba

Liburu honen ildo nagusia gure Herria da, euskararen herria, euskaldunen herri miresgarria, Euskal Herri gurea. Betidanik euskarak eta Euskal Herriak erakarri eta liluratu naute, eta gazte-gaztetik nire pasioa izan dira; pasioa, zaletasuna eta lanbidea batera. Horretan zorte handia izan dudala aitortu behar dizuet, nire bizitza osoa euskararen bideetatik barna egin ahal izan dudalako. Norbaiti entzun nion behin "norberak egiten duela bere zortea", eta beharbada hori da niri gertatu zaidana. Dena den, gure mintzaira eta gure herria maitatzeak ez nau bide estura eraman, mundu zabaleko herriak, kulturak eta hizkuntzak maite eta miresten ditudalako, eta horietaz ere, informatu, ikertu eta batzuetan idatzi ere egin izan dut. Horregatik, irakurle, liburu honetan Sumer zaharreko atal bat ikusi ahal izanen duzu, eta beste bat nahuatl kulturari buruzkoa. Gainera, iruditzen zait horietaz euskaraz idaztean, nolabait gurera ekartzen ditugula, hau da, euskal mundura, gure ere egiten ditugula, alegia. Hauxe da nire ustea, nire filosofia, gizateria ikusteko dudan ikuspegia, eta hori izanen da, irakurle, liburu honetan aurkituko duzuna.

Autor
Aurkenerena Barandiaran, Joseba
Materia
Ciencias humanas > Sociología
EAN
9788412690606
ISBN
978-84-126906-0-6
Edición
1
Editorial
Dakit Argitaldaria
Páginas
328 
Alto
21.0 cm
Ancho
15.0 cm
Fecha publicación
22-03-2023
Idioma
Vasco 
Colección
Amalur baita 
Nº en la colección
12 
Edición en rústica
19,23 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Aurkenerena Barandiaran, Joseba (aut.)