Ehun metro

Saizarbitoria, Ramon

Ehun metro nobela 1976an argitaratu zen, nahiz eta 1974rako amaituta egon. Franco diktadorea 1975ean hil zen, baina 1976an argia ikusi zuen nobelaren lehen edizioak ez zuen artean indarrean zegoen zentsura-legerik gainditu, eta, edizioa bahitu eta liburu-dendetatik erretiratzearekin batera, egilea bere ere prozesatu eta epaitua izan zen. Urte berean, ordea, zentsura-legea desagertzearekin batera, nobela liburu-dendetara itzuli zen. Behin eta berriz aipatu dira nobelaren arkitektura, kontakizunean erabilitako teknika, baliabide eta estrategia aberatsak. Eta hori guztia argumentu xume baten euskarri: poliziarengandik ihesi doan aktibista batek zerraldo erori bitartean egindako ehun metroren kontaketa. Metro horietan, polizien tiro eta jazarpenari ihesi, bere bizitzako pasadizo batzuk dakartza oroimenera protagonistak. Iheslariak berak aukeratutako taberna itxi bateko terrazan eserita dagoen lekuko anonimoarengana bideratzen ditu urratsak. Huraxe aukeratu du, gero eta barnerago susmatzen duen heriotzaren zafraldiekin batera, helduleku, eta sakrifizio erritual baten aurrean bageunde bezala, testigu harixe eskainiko dio bizitza ofrendan. Zergatik eta zertarako hil modu antzu horretan, dio ritornello gisa errepikatzen den kantak.

Autor
Saizarbitoria, Ramon
Materia
Literatura > Narrativa euskera
EAN
9788491095071
ISBN
978-84-9109-507-1
Edición
1
Editorial
Erein
Páginas
112 
Alto
22.0 cm
Ancho
15.0 cm
Fecha publicación
15-06-2020
Idioma
Vasco 
Colección
Narratiba 
Nº en la colección
124 
Edición en rústica
12,02 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Saizarbitoria, Ramon (aut.)

  • Saizarbitoria, Ramon
    Ramon Saizarbitoria (San Sebastián, 1944) es uno de los grandes renovadores de la literatura en euskera.   Ver más sobre el autor