Egunero behar genuen

Egunero behar genuen

Murua Uria, Imanol

Honako hau Egunero-ren kronika da, emergentziazko egunkari baten bizialdi laburraren kronika, alegia. Izan ere, Egunero 2003ko otsailaren 21ean sortu -Euskaldunon Egunkaria indarraren indarrez itxi eta hurrengo egunean bertan- eta urte hartako ekainaren 20an argitaratu zen azkenengo aldiz -Berria plazaratu bezperan-. Beraz, zubi bat izan zen, euskarazko egunkari bat kioskoetan etenik gabe egotea ahalbidetu zuena. Egoera ez zen arrunta eta egunkari hura ere ezin arrunt edo normalizatua izan, ezer baino lehen, Egunkaria-ren itxiera bidegabeari emandako erantzuna izan baitzen. Ezaugarrietan ere, prekarioa izan zen, halabeharrez. Paradoxikoki, euskarazko egunkari batek inoiz izan dituen irakurle, erosle eta harpidedun gehien izan zituen. Hura Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker izan zen, jakina, Egunero egun batetik bestera plazaratzea eta lau hilabetez irautea ez baitzen inolaz ere langile talde baten borondatearen eta lanaren ondorio hutsa izan. Imanol Muruak bertatik bertara ezagutu zituen Egunero eta Egunero-ren inguruabar guztiak, eta haien berri ematen digu liburu honetan, bizi-bizi eman ere, euskal prentsaren historian lekutxo bat ongi merezia duen egunkari hura jaio eta hil zela hogei urte betetzen diren honetan

Autor
Murua Uria, Imanol
Materia
Ciencias humanas > Sociología
EAN
9788413602967
ISBN
978-84-1360-296-7
Edición
1
Editorial
Elkarlanean
Páginas
116 
Alto
21.0 cm
Ancho
14.0 cm
Fecha publicación
24-01-2023
Idioma
Vasco 
Colección
Aleka 
Nº en la colección
12 
Edición en rústica
16,83 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Murua Uria, Imanol (aut.)

  • Murua Uria, Imanol
    Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966) es uno de los periodistas más prestigiosos de la prensa vasca: ha sido redactor de las revistas Argia eta Jakin, así como de los diarios Egunkaria y Ber   Ver más sobre el autor