Antilletan galdurik

Antilletan galdurik

Larrea, Kepa

Gaztelako koroaren okupazioak Ameriketan iraun zuen hirurehun urte luzeetan, gizateriaren lapurreta eta genozidio handienetako bat gertatu zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean sortutako historia nazional espainiar batek suntsipen hura ukatzeaz gain, gaitz guztien errua Inperio Espainiarraren aurkako Elezahar Beltz ospetsuari egozten dio, zeina ingelesek, frantsesek eta alemaniarrek (hau da, Gaztelako orbitatik kanpo zegoen mundu guztiak) sortu baitzuten. Halaz ere, ez zen beharrezkoa horrelako legendarik erabiltzea konkistatzaileek Ameriketan eragindako sarraski, kulturen suntsipen eta espoliazio mailaz ohartzeko. Nahikoa da Gaztelako agintari zibil, erlijioso eta militarren testuak irakurtzea, bertako biztanleei eragindako hondamendiaz eta, trukean, inbaditzaileek lortutako aberastasunaz ohartzeko. Izan ere, soldaduekin batera helburu bakarra zuten elizgizonak, epaileak eta gobernariak joan ziren: ahalik eta gastu txikienarekin etekin handiena lortzea, horretarako edozein baliabide erabilita ere. Eta suntsipen horretan badute zerikusirik Gaztelako koroaren zerbitzura joandako euskaldunek. Azken horiei buruz ari da liburu hau: Antilletan galdurik.

Autor
Larrea, Kepa
Materia
Historia > Historia moderna S. XVI-XIX
EAN
9788491723486
ISBN
978-84-9172-348-6
Edición
1
Editorial
Pamiela Argitaletxea
Páginas
160 
Alto
24.0 cm
Ancho
17.0 cm
Fecha publicación
17-10-2023
Idioma
Vasco 
Colección
Saio eta testigantza 
Nº en la colección
264 
Edición en rústica
16,35 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Larrea, Kepa (aut.)

  • Larrea, Kepa
    Kepa Larrea (Basauri, 1956) es Licenciado en Filología Vasca y Doctor en Geografía e Historia   Ver más sobre el autor