M ama, eme, ume

M ama, eme, ume

Lagoma Pombar, Erika
Fernandez Maritxalar, Estitxu

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza... tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko. Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan beharko lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Ama anitzek ikusiko dute beren burua islatuta haren edo honen kontaki-zunean, eta era berean sentituko dute beren ikuspegia edo eskarmentua falta dela, nork bere modura bizi izan duelako amatasuna. Horientzat de-nentzat, bai ama izan ez diren emakumeentzat (beren erabakiz edo ezinez) nahiz gaiarekin sentsibilizaturik sentitzen diren gizonezkoentzat da liburu hau, inertziak apurtuz, geure buruarekin adiskidetzeko eta denon artean mundu justuago eta bizigarriago bat eraikitzeko gonbita egiten diguna.

Autor
Lagoma Pombar, Erika
Fernandez Maritxalar, Estitxu
Materia
Ciencias humanas > Feminismo y LGTBI+
EAN
9788413601960
ISBN
978-84-1360-196-0
Edición
1
Editorial
Elkarlanean
Páginas
324 
Alto
21.0 cm
Ancho
16.0 cm
Fecha publicación
05-04-2022
Idioma
Vasco 
Colección
Lekuko 
Nº en la colección
35 
Edición en rústica
22,12 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Lagoma Pombar, Erika (aut.)

  • Lagoma Pombar, Erika
    Erika Lagoma Pombar (Lesaka, 1981) es bertsolista y feminista. Empezó muy joven en la bertso eskola de Bortziriak. Estudió Filología Hispánica y Filología Vasca.   Ver más sobre el autor

Fernandez Maritxalar, Estitxu (aut.)

  • Fernandez Maritxalar, Estitxu
    Estixu Fernandez Maritxalar (Lesaka, 1975) es una periodista y presentadora de televisión navarra. Ha estudiado psicología. Además, ha trabajado como poeta.   Ver más sobre el autor