Makilakixki maisua
Alcántara, Ricardo
Tobella, Montserrat
(il.)
Irudimenezko herrialde batean, negua amaitzear dago, baina elurtuta dago dena, oraindik. Zuhaitzek lo jarraitzen dute, eta badirudi udaberriak ez duela etorri nahi. Makilakixki maisuak ideia bat izan du: "Zuhaitzek musikaren konpasean dantzatzea gustuko dutenez, haientzat joko dugu". Eta, hala, Makilakixki maisuaren ikasle bakoitzak bakarka probatu du. Baina zuhaitzak ez dira esnatzen; udaberria ez da heltzen. Baina, bat-batean, maisuak erabaki du guztiek batera jotzea. Musika hain indartsu entzuten da, ezen mendien beste aldean entzuten baita, zeruertzaz harago eta itsas hondoan. Oraingoan bai: zuhaitz guztiak esnatu dira, guzti-guztiak, eta nagiak atera dituzte. Eguzkia hodeien artean agertu da. Elurra adarretatik erori da. Zelaiak lorez bete dira. Animaliak beren gordelekuetatik irten dira eta zuhaitzak dantzan hasi dira... Udaberria heldu da, azkenean. Ospatzeko, Makilakixki maisuak ikasle guztiekin orkestra bat eratzea erabaki du.
- Autor
-
Alcántara, Ricardo
Tobella, Montserrat (il.)
- Materia
-
Infantil y juvenil
> Narrativa 5 a 8 años
- EAN
-
9788413703008
- ISBN
-
978-84-1370-300-8
- Edición
- 1
- Editorial
-
Editorial Ibaizabal
- Páginas
- 32
- Alto
- 20.0 cm
- Ancho
- 20.0 cm
- Fecha publicación
- 16-05-2022
- Idioma
- Vasco
- Colección
- Paper txoriak Laranja
- Nº en la colección
- 2.