
Ilusioaren indarra
Llangil, Jorge
Lur izeneko haur batek sekulako ametsak izaten ditu, hortaz, beti oso pozik joaten da lotara. Amets horiek bere lagun Soperi eta Lanari kontatzera doanean, ordea, lotsaren munstroak hitza lapurtzen dio. Orduan Lurrek komunikatzeko beste modu batzuk bilatzen ditu: mozorroak, musika, marrazkiak... Soperekin eta Lanarekin dagoenean, komunikatzea kostatzen zaiola ere ahaztu egiten zaio, izan ere haiekin oso pozik eta gustura aritzen da jolasean. Lana surfeko irakaslea da, eta Sope albaitaria, eta batzuetan hirurak animaliei laguntzera joaten dira. Egun horietako batean, ordea, Lanak eta Sopek ezin zieten animaliei lagundu, eta biak oso triste zeuden. Orduan Lurrek marrazki alai eta pozgarriak egiten hasi zen, eta horiek Soperi eta Lanari azaltzeko orduan, hitz eta hitz egiten hasi zen, konturatu gabe bere lotsa gaindituz. Orduan konturatu zen Lur, denok daukagula ingurukoei poza emateko gaitasuna.
- Autor
-
Llangil, Jorge
- Materia
-
Infantil y juvenil
> Para niños de 0 a 4 años
- EAN
-
9788413702131
- ISBN
-
978-84-1370-213-1
- Edición
- 1
- Editorial
-
Editorial Ibaizabal
- Páginas
- 24
- Alto
- 23.0 cm
- Ancho
- 21.0 cm
- Fecha publicación
- 06-04-2022
- Idioma
- Vasco
- Colección
- Zirimiri
- Nº en la colección
- 1