Euskal Herriko animaliak
ornogabeak
Gorostidi, Asier
Sarralde, Igor
(il.)
Badago miniaturazko mundu ezkutu eta ia ikus-ezin bat, ezezaguna gehienontzat, baina begiak zabal-zabalik edukiz gero, milaka sorpresa dituena. Egunero ehunka izaki mugitzen dira gure inguruan. Askotan ez ditugu ikusi ere egiten, edo ez diegu garrantzirik ematen, baina zuhaitz baten hostoen artean hainbat zomorro dabiltza elikagai bila; mendiko harrien azpian intsektu pila bat dago harrapakarietatik ezkutatzen; belardi bateko loreen artean tximeleta eta erle ugari daude hegan. Hil edo biziko borrokak egoten dira, egunero, armiarma-sareetan; maitasun-kantak entzuten dira, gauero, kilkerren zuloetan; milaka inurri irteten dira goizero beren inurritegietatik familiarentzako elikagai bila. Animalia txiki baina garrantzitsu horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu liburu honetan, eta baita horien ohiturak eta bitxikeriak, errazago topatzeko moduak, haien arteko ezberdintasunak eta identifikatzeko gakoak ere. Murgildu zaitez miniaturazko mundu zoragarri honetan, liluratu amona mantangorrien edertasunarekin, inurrien trebeziekin, ehunzangoen bitxikeriekin, tximeleten koloreekin, mantisen berezitasunekin. Aurrerantzean, zomorro bat ikustean, ez diozu jada berdin begiratuko.
- Autor
-
Gorostidi, Asier
Sarralde, Igor (il.)
- Materia
-
Infantil y juvenil
> Ciencias
- EAN
-
9788491097235
- ISBN
-
978-84-9109-723-5
- Edición
- 1
- Editorial
-
Erein
- Páginas
- 64
- Alto
- 30.5 cm
- Ancho
- 23.5 cm
- Fecha publicación
- 01-12-2021
- Idioma
- Vasco
- Colección
- Albumak
- Nº en la colección
- 26