Amez

Amez

Labandibar, Goiatz

Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia. Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko... Horietaz guztietaz dihardute Goiatz Labandibarren narrazio indartsuok. Eta baita ere, jakina, amaren estatusa ematen duten seme-alabez, eta haiekiko harreman eta kontraesanez. Emakumeen bizimodua (ez emakumearena, ez inolako arketipoarena) dute ardatz nagusi kontakizunok, eta ama izatea edo ez izatea gune-guneko bizikizun bihurtzen den une horri begiratzen diote bereziki. Askotarikoak dira, era berean, erregistroak. Ironiatsu doaz ale batzuk, kronika kutsukoak dira beste zenbait, ez dira bakanak gogoetan edota emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak... Guztiek dute, baina, literatur asmo bat eta bera: pertsonaien kontzientzian arakatzea, eta irakurlea eramatea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena, jakin-minaren eskutik. Eta helburua lortzen dute, zinez.

Autor
Labandibar, Goiatz
Materia
Literatura > Narrativa euskera
Género
Especiales > Cuentos, Historias cortas
EAN
9788498687170
ISBN
978-84-9868-717-0
Edición
1
Editorial
Alberdania
Páginas
140 
Alto
20.5 cm
Ancho
14.0 cm
Fecha publicación
16-02-2022
Idioma
Vasco 
Colección
Narrazioa 
Nº en la colección
152 
Edición en rústica
13,94 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Labandibar, Goiatz (aut.)

  • Labandibar, Goiatz
    Goiatz Labandibar (Oiartzun, 1985) es una escritora vasca, licenciada en periodismo y trabaja como periodista.   Ver más sobre el autor

Libros relacionados