Zaintzaren hariak

Zaintzaren hariak

oihal berri baterako bideak ehuntzen

Arrieta Frutos, Félix

Ez dago zaintzaren inguruan nahitaezkoa zaigun eztabaida baino auzi garrantzitsu eta premiazkoagorik gaur egun. Pandemiak sozialki birdefinitu gaitu guztiak, eta bereziki adinekoak. Adineko gehienek zaintza gehiago eskaintzen dute (beren familian, maila komunitarioan eta abar luzean) sistema publikoari eskatzen diotena baino. Beren kontu-balantze soziala positiboa bada ere, autodeterminatzeko gaitasunik ez duten -egoiliar- gisa definitu ditugu, zaindu beharrekoak, familian eta ingurunean betetzen duten funtzio sozialaz gabetuta, gastu-iturri gisa. Adinekoen eta pertsona zaurgarrien zaintzaren 360 graduko bidaia egiten da ondoko orrietan, eta irakurleak askotan ikusiko du bere burua bertan islatuta, aurpegi desberdinetako edozeinetan: egoera horietako batean dagoelako bera edo hurkoren bat, edo noizbait halaxe egongo den ziurtasun osoa duelako. Zaintza erdigunean jartzeko aldarria feminismoari zor zaio (hori ere bai). Ez da harrigarria, zaintza-lanen ardura emakumeen bizkar gainean baitago nagusiki, eta mendez mende iraun duen desberdintasunaren hezurdura osatzen du horrek, dela esfera pribatuan, dela publikoan. Liburu honen asmoa gainditzen duen auzia da hori, dudarik gabe. Baina egileak ez dio bizkar eman, aitortzen du feminismoaren ekarpena, eta handik edaten jarraitzera gonbidatzen gaitu gizarte-zerbitzu publikoen berrantolaketa eskatzearekin batera. Abiapuntu zintzoa, errespetuzkoa eta ezin egokiagoa iruditzen zait. Eskerrik asko horregatik ere, Felix. Pilar Kaltzadaren Hitzaurretik.

Autor
Arrieta Frutos, Félix
Materia
Ciencias humanas > Sociología
EAN
9788413603094
ISBN
978-84-1360-309-4
Edición
1
Editorial
Elkarlanean
Páginas
92 
Alto
21.0 cm
Ancho
14.0 cm
Fecha publicación
09-03-2023
Idioma
Vasco 
Colección
Ezta baida 
Nº en la colección
46 
Edición en rústica
11,06 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Arrieta Frutos, Félix (aut.)

  • Arrieta Frutos, Félix
    Felix Arrieta Frutos es Licenciado en Ciencia Política y de la Administración por la Universidad del País Vasco (UPV-EHU) y doctor por la Universidad de Deusto.   Ver más sobre el autor