Partida txatarra artean
Bican, Leo
Broseta, Pablo
(il.)
Harrikoskorrean bizitza oso aspergarria da, baina ezusteko batek asaldatu du asperdura hori: Bicok, 11 urteko mutiko batek, talde baten izena eman du Astrojokoak joko planetario famatuetan, lehen aldiz asteroideen historia osoan. Galaxia osoko kazetariak iritsi dira, ezusteko gertakari gogoangarri horren lekuko izateko. Izena ematea nahiko erraza izan da. Orain, talde bat osatu behar du, eta, are zailagoa dena, Lingote jaunaren azpijokoak gainditu behar ditu; hura da Harrikoskorrean erabateko nagusia, eta Bicoren taldea haren asteroidetik irtetea ekidingo du, kosta ahala kosta. Mutikoak zortzi jokalariren eskuaira eratu du, eta honako hauek ditu, besteak beste: ziborg bat, estralurtar metamorfiko bat, robotikako aditu bat eta sasijakintsu kexati bat. Lehenengo eta behin, sailkapenean sartzeko partida batean, Lingote jaunak korrika eta presaka osatu duen klonen talde baten aurka jokatu beharko dute. Topaketa horretan ezusteko bat izan dute: arbitroa Harrikoskorraren jabea da! Hala ere, talde gazteak irabazi du eta, ondorioz, unibertso osotik bidaiatzeko saria lortu du, astroboleko talde profesionalen aurka jokatzeko.
- Autor
-
Bican, Leo
Broseta, Pablo (il.)
- Materia
-
Infantil y juvenil
> Narrativa 9 a 12 años
- EAN
-
9788413702179
- ISBN
-
978-84-1370-217-9
- Edición
- 1
- Editorial
-
Editorial Ibaizabal
- Páginas
- 192
- Alto
- 21.0 cm
- Ancho
- 14.0 cm
- Fecha publicación
- 17-05-2022
- Idioma
- Vasco
- Colección
- Astrojokoak
- Nº en la colección
- 1