Gari eta goroldiozko

Gari eta goroldiozko

Alberdi Santesteban, Anari

Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen zion. Nekatua zegoen. Nekatzen hasia beti. Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan.

Autor
Alberdi Santesteban, Anari
Materia
Literatura > Narrativa euskera
Género
General > Ficción moderna y contemporánea
EAN
9788417051990
ISBN
978-84-17051-99-0
Edición
1
Editorial
Susa
Páginas
120 
Alto
22.0 cm
Ancho
15.0 cm
Fecha publicación
15-11-2022
Idioma
Vasco 
Colección
Narratiba 
Nº en la colección
145 
Edición en rústica
15,38 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Alberdi Santesteban, Anari (aut.)