Emearen bidea supergizakiaren aroan

Emearen bidea supergizakiaren aroan

Martínez de la Pera, Galo

Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere. Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua, hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia. Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da, historian zehar kristau espirituak -Espiritu Santuak, alegia- sortu duen botere-hirutasunik indartsuena. Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea -hots, emakumeen biziraupen eta askapen bidea- eta herri ukatuena. Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.

Autor
Martínez de la Pera, Galo
Materia
Ciencias humanas > Feminismo y LGTBI+
EAN
9788498687392
ISBN
978-84-9868-739-2
Edición
1
Editorial
Alberdania
Páginas
270 
Alto
20.5 cm
Ancho
14.0 cm
Fecha publicación
13-06-2022
Idioma
Vasco 
Colección
Saiakera 
Nº en la colección
48 
Edición en rústica
18,75 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Martínez de la Pera, Galo (aut.)