Alaska

Alaska

Suárez, Castillo

Alaska garai batean Altsasun egon zen jatetxe bat izan zen, bidaiariz eta turistaz betea egoten zena, Bernardo Atxagak bere liburuetako batean aipatu zuena. Amerikak bere ipar muturrean Siberiarekin bat egiten duen lurralde hotz hartan egin zuen jabeak nahikoa diru jatetxe hura muntatu eta, ondoren, Etzegaraten hotel handi eta elegante bat egiteko, igerilekua zuena, gaur egun abandonatuta dagoena. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina gutxiago tokiekin lotzen gaituzten hari ikusezinez, tokien dolua nola egin ez dakigula. Izan ere, geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu, berriz egongo ez garen tokietan. Eta denok dugu Alaska bat geure baitan. Denok dugu geure oroitzapenetara kateatutako tokiren bat, osorik edo erdizka gogoratzen duguna. Maite izan genuen norbait, egun non dagoen ez dakiguna. Geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu. Horregatik da bizitzea da, labur esanda, maite gaituztenak galtzea eta berriz bilatzea. Izan ere, maite gaituztenean sentitzen gara indartsuen, indartsu gaudenean baino gehiago. Baina euria ustekabean etortzen da, bizitzako pertsona interesgarriak bezala. Eta ezin da ezer egin euria eteteko. Gisa berean, ezin da ezer egin abandonatuko zaituela erabaki duena geldiarazteko.

Autor
Suárez, Castillo
Materia
Literatura > Poesía euskera
EAN
9788413602424
ISBN
978-84-1360-242-4
Edición
1
Editorial
Elkarlanean
Páginas
72 
Alto
21.0 cm
Ancho
14.0 cm
Fecha publicación
24-01-2023
Idioma
Vasco 
Colección
Elkar poesia 
Nº en la colección
51 
Edición en rústica
12,98 € Añadir al carrito
Entrega: más de 14 días

Suárez, Castillo (aut.)

  • Suárez, Castillo
    Castillo Suárez (Alsasua, 1976) es una escritora en euskera navarra. Licenciada en Filología Vasca, trabaja en la Mancomunidad de Sakana (Navarra) como técnica responsable del Ser   Ver más sobre el autor