Aztertutako testuek jokabideak, jarrerak eta pentsamol deak islatzen dituzte, komunitatean sortutako zurrumu rruen berri ematen dute, akusatu eta lekukoen aitorpe nak eta alegatuak erregistratzen dituzte, argi eta gordin eskaintzen dituzte alkate eta epaileek sustatuko ikerketa judizialak, bai eta tormentua aplikatzeak eragiten zituen ondorio aurresangarriak ere. Horrek guztiak -ebidentziak, probak, lekukotzak, adierazpenak- jazotako gertakarien, irudikatutako gertakarien eta emandako epaien kontaketa xehea eskaintzen digu. |