LEHEN MUNDU GERRA ETA EUSKAL HERRIA

Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria
 

AUTOR/-A: 

BIDEGAIN, ENEKO

EDITORIAL: 

ELKARLANEAN

COL·LECCIÓ: 

ELKAR HISTORIA

ISBN: 

9788490272602

EDICIÓ: 

1

DESCR. FÍSICA: 

225 p. il. 24 cm

DATA PUBL.: 

03-04-2014

IDIOMA: 

baq 
22,12 €

Segons resposta     
    de l'editor


Libro

 
 
Gerra lazagarri bat lehertu zen 1914ko udan, Europan. Lehen Mundu Gerra izenez ezaguna, 1918ko azaro arte, milioika lagunen heriotza eragin zuen sarraskia bizi izan zuten milaka euskaldunek ere, frantses hiritartasuna izanik, gerrara deitu zituztelako.
Ia mende erdia i raun zuten tentsioen ondorioa izan zen gerra hura, Europako estatu nagusietan nazio sentimentua eraikitzen ari ziren garaiaren bukaeran. Frantziako Errepublikak indar handia egin zuen, 1870eko porrotetik landa, frantses izaera errotzeko herritarren baitan eta batasun nazional bat sortzeko. Garai hartan egin zuten indar handia Euskal Herria eta gainerako herri gutxituak frantsesteko.
Testuinguru hartan lehertu zen gerra, eta milaka euskaldun hil ziren, Belgikan, Andereen Bidearen inguruetan eta Verdunen nagusiki. Intsumituak ere milaka izan ziren, eta desertoreak ere bai. Baina, oroz gainetik, euskaldunek Frantziarekin eta Frantziarentzat isuri zuten odola funtsezkoa izan zen euskaldunak frantsesteko bidean. Ipar Euskal Herriko euskal prentsa eta apaizak berak ere ildo horren defendatzaile izan ziren.
Liburu honek Lehen Mundu Gerraren hari nagusiak kontatzen ditu, baina Euskal Herriko ikuspegitik kontaturik. Bereziki gerraren aurrekari eta ondorio politikoak aztertu ditu, baina baita ere soldaduen bizipenak zein ziren eta Euskal Herriko bizitza nolakoa zen garai hartan. Halaber, hildako euskaldunen kontaketa xehea eskaintzen du: non, noiz, zer adinetan, nongoak…
 
SERVICIO EXCLUSIVO Y ESPECIALIZADO A BIBLIOTECAS
Puvill Libros, S.A. c/ Estany, 13, Nau D-1. 08038 Barcelona
Teléfono+34 932 988 960 Fax+34 932 988 961 e-mail info@puvill.com
Facebook facebook.com/Puvill.Libros
Google+ plus.google.com/+PuvillLibrosBarcelona