Oihane Jakak (Donostia, 1985) bere lehenengo liburua idatzi du, Idazle Eskolak antolatzen duen Karmele Igartua sormen bekaren laguntzaz.Poema bilduma bat da Itsaso amniotikoa, askotariko minetan arakatzen duena, bi ardatzen jirabiran: gertuko heriotza bat, batetik, eta haurduntze-erditzeek dakartzaten zalantza, arazo eta ezinegonak, bestetik. Poesia sentitua baina aldi berean landua, hitzak arretaz aukeratuz eta neurtuz idatzia, esperientzia pertsonaletik harago, edonork bere egiteko moduko sentipenak islatzen dituena. |