Maisu içan duenaren heriotzeac, harenganic ikasitacoari fructuric hoberena atheraco dion ustearen eta expectativaren contra, narratzailea darama melancholian eta nosomanian erorcera. Spirituaren egoquera catastrophico horrec baditu, bere aldetic denaz, bere episodio corporal mingarriac, guztiz ere, sabelaldean. Osasun physico eta psychicoco professional mota orotacoequin ukanicaco experiencia negativoaren ondotic, revelatzen çaio ecen bere sendatzea, oroz gain, berataric doala. Sendatzeco erabaquia berataric doa, ez beste inortaric. Independencia superlativoco revelatione çoragarri eta botheretsu hori bilhacatzen çaio normalitatera bihurceco motor. Alabaina, therapia eta recuperatione gueldoco bide horretan, beragan confi ança duten bi personen lagunça eta adisquidetasun ecin estimatuzcoa eriden du. Confi ança hori aguercen da haiec contatzen dizquiotenean beren experiencia traumaticoac. |