"Xabierrek oroimen kolektiboko ahalegin bat dakar, beharrezko kontakizuna, iragan ez oso urrunera garraiatuko gaituena, baina gaurkotasun osokoa, herri duintasunaren eta askatasun gogoaren adierazle: Nafarroan zabaldu zen Gamazada herri errebolta (1893-1894). Gamazadaren epelean ernaldu, umotu edo zabaldu ziren gaur egun hain ezagun zaizkigun euskal pizkundeko hainbat sinbolo eta oroitarri: Ikurriña, Gernikako Arbola ereserkia, Iruñeko Foruen monumentua, Zazpiak Bat armarria eta, geroxeago, Nafarroako armarri ofizial modernoa." Iñaki Lopez Luzuriaga, hitzaurrean. |