FINANTZA KONTABILITATEA

Finantza kontabilitatea
 

AUTOR/-A: 

IBARZOLA ARRIZABALAGA, ANDER
UGALDE ZABALA, ROBERT
CORRAL LAGE, JAVIER

EDITORIAL: 

UNIVERSIDAD DEL PAíS VASCO

COLECCIÓN: 

MANUALES UNIVERSITARIOS = UNIBERTSITATEKO ESKULIBURUAK

ISBN: 

9788413194035

EDICIÓN: 

1

DESCR. FÍSICA: 

412 p. 24 cm

FECHA PUBL.: 

16-05-2022

IDIOMA: 

baq 
$ 32.00

Según respuesta  
     del editor  


Libro
Añadir al carrito
 
 
Finantza kontabilitatea kontabilitatearen arloko prestakuntza akademikoari hasiera ematen dion Kontabilitaterako sarrera irakasgaiaren jarraipena da. Beraz, diziplinaren kontzeptuak eta oinarriak ezagunak direnez kontabilitate eredua sustatzen duten printzipioetan sakonduko da eta eragiketa konplexuagoak aurkeztuko dira. Hala ere, Kontabilitaterako sarreran ikasitako zatiak gainbegiratuko dira hasierako aurkezpen atalean errepaso eta kontsulta moduan.
Finantza kontabilitate ikasgaiaren helburu nagusia kontabilitate ereduaren analisi aurreratu bat egitea da, enpresaren epe luzeko jardueraren oinarrizko eragiketak barneratuz. Nazio mailan aplikatu beharreko kontabilitate arautegian sakondu nahi da, enpresaren egitura iraunkorrarentzat onarturiko balioespenak eta kontabilizazio-aukerak analizatuz, hala inbertsioentzat, nola finantzaketarentzat (propioa zein kanpoko iraunkorra). Hau da, inbertsio eta finantzaketa eragiketa ez-korrienteentzat aplikatu beharreko kontabilitate arauak ezagutarazi eta kontabilitate plan orokorraren 2. zatia. Erregistratzeko eta balioesteko arauak landu.
Epe luzeko elementu eta irizpideetan murgildu eta horiek urteko kontuetan duten eragina aztertuko da. Alde batetik, ibilgetuaren bizitzako balioespenak landuko dira: hasierakoa, funtzionamenduan jarri ostekoa eta baja emateko balioespenak aztertuko dira. Orotariko kasu eta adibideak landuz, epe luzeko inbertsioen balioespenaren arazoez jabetzeko aukera izango da. Beste aldetik, epe luzeko inbertsioak finantzatzeko beharrezkoak diren pasibo ez-korrienteko eta ondare garbiko elementuen erregistratzeko eta balioesteko arauak, eta ekitaldiko emaitzaren aplikazioa aztertuko da. Bukatzeko, enpresa-informazioaren beste egoera batzuen aurkezpenean, txosten ezberdinen egitura eta egungo egoeraren berri aurkeztuko da.
 
SERVICIO EXCLUSIVO Y ESPECIALIZADO A BIBLIOTECAS
Puvill Libros, S.A. c/ Estany, 13, Nave D-1. 08038 Barcelona
Teléfono+34 932 988 960 Fax+34 932 988 961 e-mail info@puvill.com
Facebook facebook.com/Puvill.Libros
Google+ plus.google.com/+PuvillLibrosBarcelona