ETXARRI ARANAZKO LEKU-IZENAK HERRIGUNE HISTORIKOTIK KANPO : EGUNGO TOPONIMIA OFIZIALA |
||||||||||||||||||
|
|
9,62 €
Según respuesta
del editor ![]() ![]() |
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||
Liburu honek Etxarri Aranatzen herrigune historikotik kanpo dauden toki-izen ofizialak jasotzen ditu. Izen horiek 2019ko ekainaren 18ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren bidez zehaztu ziren, Euskaltzaindiak aldeko txostena egin eta gero. Guztira 445 toki-izen ofizial biltzen ditu: 288 toponimo nagusi eta 157 eratorri. Gainera, izen ofizial bakoitzari honako informazio hau ere eransten zaio: herrian erabilitako beste aldaera batzuk, izenak oinarri duen dokumentazioa, izenari buruzko iruzkina, informazio osagarria, eta toponimo bakoitzaren GPS-kokapena. Lehendik ere Etxarri Aranazko 259 toponimo ofizialduak zeuden, «Nafarroako Toponimia eta Mapagintza» bilduman. Baina oraingoan, 259 horiek berrikusteaz gain, zerrendari beste 186 izen gehitu zaizkio. Liburu hau egileak egindako lan zabalaren emaitza da; urte luzez egindako landa-lanak eta azterlanak emandako uzta oparoa. Bestalde, Etxarri Aranazko Toponimia Batzordearen laguntzarekin eta Etxarri Aranazko Udalaren bultzadarekin eta babesarekin gauzatu ahal izan da. Jakina da toponimia ondare kultural materiagabearen parte dela, eta hizkuntzen garapena aztertzeko informazio baliagarria ematen duela; halaber, bertako historiaren, kulturaren eta gizartearen usadio eta ohituren informazio-iturri ere bada. Beste aldetik, toponimoaren bidez berehalako informazio administratiboa lor daiteke elementu geografiko baten kokapenari buruz. Eta horretarako erabili ahalko dira hemendik aurrera Etxarri Aranazko toki-izenak hainbat unitatetan: larrialdi zerbitzuetan, posta-helbideetan, katastroan, eta beste jarduketa administratibo batzuetan. |
||||||||||||||||||
![]() |
||||||||||||||||||
|
SERVICIO EXCLUSIVO Y ESPECIALIZADO A BIBLIOTECAS |
Puvill Libros, S.A. c/ Estany, 13, Nave D-1. 08038 Barcelona |
![]() ![]() ![]() |
![]() ![]() |