ERRUKIAREN SARIA : ETA BESTE KRONIKA BATZUK

Errukiaren saria : eta beste kronika batzuk
 

AUTHOR: 

IRAZU, IñAKI

PUBLISHER: 

EREIN

SERIES: 

POESIA ; 36

ISBN: 

9788491092285

EDITION: 

1

PHYSICAL DESCR.: 

144 p. 21 cm

PUBL. DATE: 

2018-03-24

LANGUAGE: 

baq 
$ 16.00

According to  
    publisher's response  


Libro
Add to basket
 
 
Estatuko funtzionarioek lanerako duten bulego bat. Lan egin edo ikasi ondoren herrira ekartzen zaituen autobusa. Agure-atsoak arratsean jarrita egoten diren kaleko petrila... Eguneroko bizimodua egiten dugun leku horietan, denon baitakoak diren leku horietan, garatzen dira kontakizun hauek, poema narratiboak, kronikak.
Aldian behin, ordea, bulego horretako mutil gaztea, harrizko petrileko atso hori, autobuseko asentuan doan etxekoandrea, bat-batean, tupustean, beraren minera etortzen da, barruko zauria zabaldu egiten zaio: orduan, min horrek eraginda, boz bat askatzen du isiltasuna urratuz. Urratuz, bai, ezen boz horiek arrakalak dira, eten bat ohiko elekan. Eta boz horiek, ukabil itxi airera bihurtuaren eran harro, xuxurla isilean edo ahora jaio gabe bular barruan itoa izan, gauza bera bilatzen dute: jasoak izatea, entzunak izatea, justizia baten aitorpena, kontsolamena, errukia.
Gazte hori, atso hori, etxekoandre hori... gu denok gara, eta haien bozak aditzean jabetzen gara geure burua ari garela aditzen, guri ere badagozkigula.
 
SERVICIO EXCLUSIVO Y ESPECIALIZADO A BIBLIOTECAS
Puvill Libros, S.A. c/ Estany, 13, Nave D-1. 08038 Barcelona
Phone+34 932 988 960 Fax+34 932 988 961 e-mail info@puvill.com
Facebook facebook.com/Puvill.Libros
Google+ plus.google.com/+PuvillLibrosBarcelona